sábado, 9 de septiembre de 2017

IRMA HURAKANA 09-09-2017 KARIBEA / FLORIDA

Orain dela egun batzu bakarrik, Harvey hurakanak Texas-en sortutako hondamendiaz ari ginen berbetan eta momentu honetan, Estatu Batuetako beste estatu bat da arduraz begiratzen duena beste hurakan baten helduera, Irma izenekoa.

Irudia: NOAA / NHC

Momentuz iragarpen guztiak, Irma hurakana Floridako estatua literalki jan behar duela aurreikusten dute.

Egoera oso larria izan daiteke zeren eta momentu honetan hurakan honek 4-ko kategoria mantentzen bait du Kuba uhartea astintzen ari duen bitartean, baina gaur arratsaldean ipar-mendebaldera biratzea aurreikusten da. Zer esan nahi du honek, ba Kuba eta Floridako penintsula arteko itsasoko urek oso beroak daudela, 30º  gradutan gutxi-gora behera, eta hau hurakana elikatu egingo litzake 5 kategoriara bueltatzeko arriskuaz.

Hurakanak neurtzen dituen eskala, Saffir Simpson da eta 5 kategoria altuena da, eta hauek ekartzen duten haize boladak, itsaski ziklonikoa eta prezipitazioak ikaragarriak dira, suntsiketa generala sortuz.

Momentu honetan bertan, Kuba eta Florida artean aurkitzen da Irma hurakana, baina bere ibilbidean, Karibeko uharteak erabat suntsituta utzi ditu. Antigua, Barbuda, St. Marteen, Anguila, Islas Virgenes, Puerto Rico eta Punta Cana, baina batez ere Barbuda eta St. Marteen uharteak. Handik heldutako irudi eta bideoak izugarriak dira...

Hurakan hau historikoa izango dela ematen du, bere eraginengatik batez ere eta bestalde errekord batzuk gainditu dituelako. Irma, Atlantikoan inoiz sortu den hurakanik boteretsuena izan da, 300 km/ orduko haize ufadak, 37 orduz jarraian mantentzeagatik, eta energia gehien akumulatu duen hurakana izan delako, beste gauza batzuen artean.....sinestezina!!

Hurakan hau "Cabo Verde" motakoa da, eta generalean denboraldiko indartsuenak izaten dira. Zikloi hauek Cabo Verde uhartetik gertu sortzen dira eta Atlantikotik zehar dijoazen bitartean, energia asko hartzeko aukera izaten dute.

1- (Irudia: Goes-16) 2- (Irudia: NOAA Hurrican hunters)

St. Marteens uhartea (Bideoa: PTZ tv)

Horrela dago Atlantikoa momentu honetan...
(Irudia: CIRA / RAMBB / GOES-16 NOAA

Sarrera bukatzear...


domingo, 3 de septiembre de 2017

HARVEY HURAKANA 26-08-2017, TEXAS

2005-ean Wilma hurakana  Texas-eko kostaldea jo zuenetik, lasai asko ibili dira ekaitz munstro hauek urrunetik ikusita, baino lehenago edo beranduago beste hurakan bat heldu behar zen eta horrela izan da azken egunotan.
Kuriosoena izan da Harvey, Mexiko-ko golkoan asko indartu zela justu Texas-eko kostaldea astindu baino lehenago, 4-ko kategoriarekin lurra jo bait zuen.

Irudia: Handout / Getty Images News / Getty Images

Normalena izaten da hurakan hauek barnealdera sartzerakoan, indar guztia galtzea, baino urruneko presio altuek galarazi zuten Harvey barrurago sartzea eta honezkero ekaitza estatikoa geratu zen zonalde berdinean, prezipitatio ugariak sortzen.

Prezipitazioak errekorrekoak izan dira, ia 1400 litro metro karratuko 72 ordutan, hori ikaragarria da eta honezkero Texas-eko hainbat zonaldetan egon diren uholdeak, historikoak izan dira.
Egia da hurkanak berez sortzen dituzten prezipitazioak betik izaten direla oso ugariak, baino kasu honetan, hurakana ia geldi mantendu zen leku berdinean ordu askotan eta horregatik sortu ditu uholde izugarri hauek. Bestalde itxasotik, hezetasuna hartzen jarraitzen zuen eta honezkero bere indarra ez zen asko jeitsi.

Harvey pixkanaka ipar-ekialderuntz abiatu zen, eta Luisianako estatuan ere uholdeak sortu zituen abuztuak 29-an, justu orain dela 12 urte eta egun berdinean, Katrina hurakanaren efektuak sufritu ostean......baina hori beste historio bat izan zen.

Hurakanak ekaitz oso indartsu eta erraldoiak dira, eta eurek ekartzen duten "efektu hirukoitza" (haizea-euria-itsaski ziklonikoa) oso efektu suntsitzailea sortzen dute, kriston hondamendiak sortuz. Eta hauei, beste osagai batzuk gehitzen badiogu, kasu honetan izan den bezala, hauen eragiñak benetan gehiegizkoak izan daitezke.

Urte lasaiak izan dira azkenekoak (2005-eko denboraldia historikoa izan zen), baina ematen du aurten hurakanak albiste izan nahi direla.

Momentu hoentan Atlantikoan Irma hurakana sortu da, 3 indarrean mantentzen da eta Estatu Batuetako kostaldea du bere begibistan.......


SevereStudios.com

Bideoa: StormChasingVideo



sábado, 13 de febrero de 2016

OLATU ERRALDOIAK PASEO BERRITIK



Urtero bezala eta negu betean sartuta, ezin ziren falta olatu erraldoiak Euskal kostaldean.
Gehienetan gertatzen den moduan, atlantikoan izan dugun borraska sakon bateri esker etorri zaizkigu olatu erraldoi hauek euskal kostaldera.

Asteburuan olatu handiak izan ditugu baina asteartean izandakoak handiagoak izan dira, marea biziei esker. Atlantikotik zehar mugitzen diren borraska sakonek, marea biziekin batera koinziditzen dutenean, orduan izaten ditugu alerta laranja edo gorriko egoerak gure kostetan.

Astearteko goizaldeko itsasgoran, alerta gorria ezarrita zegoen, orain dela 2 urte ez ginela horrelako nibelaraino heltzen, baino kasu honetan eta nahiz eta kalte ugari egon, ez zen 2014-ko martxoaren modukoa izan.

Goizean alerta laranjara jeitsi zen abixua eta arratsaldean Donostiraino gerturatu nintzen argazki eta bideo batzuk grabatzera. Nahiz eta eguraldi kaxkarra eta ezegonkortasun handia egon, posible izan zitzaidan argazki hauek ateratzea. Espero det zuen gustokoak izatea.

DENBORALEA DONOSTIAN















sábado, 6 de febrero de 2016

"JONÁS" ELUR EKAITZA

Azkenean eta urtero bezala heldu behar zen Nor´easter motako elur ekaitza. Aurtengo negu hasiera oso epela izan da Estatu Batuetako ekialdean hemen bezala, baino hango meteorologia ez du barkatzen. Hemen, tenperatura epelak eta euri gutxirekin jarraitzen dugun bitartean, eta hori negu betean gaudela, han azkenean sartu dira negu betean, Jonás izeneko elur ekaitz erraldoi eta bortitz bateri esker. Irudia: (noaa.gov)

Askotan esan dudan bezala, han gertatzen diren fenomenoak ugariak dira, baina ez hori bakarrik, hauek duten dimentsioak normalean erraldoiak izaten dira.
Kasu honetan, ekaitz honek utzi dituen haizeak, olatuak eta batez ere elurteak izugarriak izan dira. Leku askotan egin du elurra, eta Washington edo New York jaso dituzten elurteak nabarmenak noski. 63 eta 30 zm-ko geruzak hurrenez hurren, eta horrelako hiri handietan arazoak ugariak izaten dira.

Baina zer da Nor´easter ekaitza?
Ba ekaitz hauen baldintza garrantzitsuetariko bat, jet korrontearen kokapena da Estatu Batuetako latitude erdialdeetan.
Korronte hau tropikoetara jeisten denean, artiko-ko aire hotza eta lehorra latitude baxuetara mugitzea sortarazten du, eta alde berean, Mexiko-ko golkoaren aire bero eta hezea, goi latitudeetara mugitzea.
Irudia: wane.com
Aire masa oso ezberdin hauek talka egiten dutenean, sistema frontal baten eraketa sortzen dute. Bi aire masa hauen mugimendua behe presio-gune baten alboan ematen da, generalean aire masa hauen mugan sortzen bait dira.

Nor´easter izena ingelesez, Atlantiko ozeanotik datozen ipar ekialdeko haizeei dagokio, etengabe eta indartsu joten dutela.
Jonás oso ekaitz indartsua izan da, baina gehienetan izaten dira bortitzak elur ekaitz hauek, batez ere sortzen dituzten elurteengatik.

Kasu honetan eta askotan izaten den bezala ekaitz hauek sortzen direnean, Kanadatik jeisten den aire artikoa (jet-korrontearen ondulazioa eta borraskaren biraketa ziklonikoari esker, erloju-orratzen aurkakoa), eta ekaitz hauek tropikotik ekartzen duten hezetasunari gehituta, osagai perfektuak dira elurra mara-mara egiteko Estatu Batuetako ipar-ekialde kostaldean dauden leku askotan. (Animazioa: www.noaa.gov)


Ederrak handik heldu diren negu irudiak, batez ere elurzaleak garenendako, bitartean Euskal Herrian itxaroten jarraituko dugu. Momentu honetan otsailak 6-an gaude eta negu itxurarik ez...

Amaitzeko, hemen partekatzen dut argazki eta time-lapse ikusgarri bat.

Argazkia: William Watkinson

Bideoa: Eric Blow

domingo, 6 de septiembre de 2015

TXINGOR EKAITZA (Pozzuoli, Nápoles, Italia)

Muturreko meteorologiaren jarraitzaile amorratua izanda, zaila da harritzea hemendik dugun fenomenoekin. Gaur egun, informazio mordo bat daukagu interneteri esker eta txikitatik neukan pasioa meteorologian, batez ere muturreko fenomenoetan, eskura dut munduan gertatzen den guztia gaur egun eta klik sinple bateri esker. Hori bai, hemen Euskal Herrian izaten baditugu, pertsonalki bizitzen ditut egoera hauek, nahiz eta azkoz ere ahulagoak eta ezhoizkoak izan.

Argazkia: Federica Urzo

Ez da pasatzen egun bat bera ere, tornado, hurakan, ekaitz edo edozein muturreko fenomenoren bat ikusi gabe geratzen naizenik munduko edozein lekutan gertatzen dena.
Gaurko sarrera, atzo Nápoleseko Pozzuoli hirian gertatutakoari buruz doa. Askotan ikusi ditut ekaitzak, ekaitz bortitzak, Tornado Alley-en gertatzen diren modukoak. Oklahoma, Téxas, Kansas eta albokoak badakite ondo zelakoak izan daitezke ekaitz indartsuenak sortzen dituzten superzelulak, eta hauek botatzen dituzten txingor puxkak, baina oraingoan Europan izan da, konkretuki Italian. Dirudienez, txingor puxka hauek 12 zentimetrokoak izan dira, errekord-a izan daitekela komentatzen ari dira, baina konfirmatzear dago oraingoz.

Irudi eta bideo mordo bat heltzen ari zaizkigu ekaitz honi buruz, eta ez da gutxiagorako, txingor puxka hauek hartu duten dimentsio erraldoiengaitik. Teilatuak, zuhaitzak, kotxeak etabar....asko dira kaltetuak ekaitz honengaitik, baina hauek ez dira tornadoak ezta ere hurakanak, eta momentuz, nahiz eta galera materialak ugariak izan, behintzat kalte pertsonalak ez dira izan, edo ez dago horren albisterik behintzat eta eskertzekoa da.

Irudia: EUMETSAT

Honelako fenomenoak dira hainbeste harritzen nautenak. Imaginatzea bakarrik goiko argazkian agertzen den moduko harri puxkak ekaitz bat airean mantentzea bere pisuz jauzi arte, pentsa zelakoak izango ziren ekaitz honek sortu zituen aire korronte bortitzak....itzela!!


Bideoa: Rosario Chiocca

jueves, 27 de agosto de 2015

KATRINA HURAKANA, 10 URTE GEROAGO

Orain dela 10 urte, Mexiko-ko golkoan mugitzen ari zen sistema zikloniko erraldoi batek, Estatu Batuak mehatsupean jarri zituen.
Animazioa: CIMSS / SSEC

Katrina izeneko hurakan hau, 1 kategoriarekin ikutu zuen Florida estatua, baina Mexiko-ko golkoan sartzerakoan, normalean baino ur beroagoak aurkitu zituen eta beste faktore batzuei esker ere bai, 5 kategoriako indarra hartzea lortu zuen. Hauxe da, 285 km/ orduko haize ufada ikaragarriak, eurijasak eta kriston itsaski ziklonikoa.

Dakizuten moduan, ekaitz hauek sortzen duten efektu larrienak, itsasotik datoz. Hurakanak sortzen dituen haizeak oso indartsuak dira eta bestalde, hauen presio baxua, batez ere begialdean, itsasoaren urak goratzeko gaitasuna daukate.

Katrina, 5º kategoria zuen sistema zikloniko honek zuen tamainarekin, ez da harritzekoa Luisiana estatuan egin zuena. Euria mara-mara, haize oso indartsuak baina txarrena etortzear zegoen. Abuztuak 29-an Luisiana-ko kostaldera heldu zen eta 3º  kategoriarekin sortu zuen hondamendia, zoratzekoa. Itsasoaren urek barnealdera sartu ziren ekaitz hauekin gehienetan gertatzen den moduan eta bestalde, hiri hau babesten zuten dikeak apurtu ziren. Honen ondorioz, hiriaren 80%-a urpean geratu zen.

Ia 2000 hildako eta Estatu Batuetako hondamendirik handiena izatera pasatu zen. Argazkia: Weather.com

Hauxe Estatu Batuetan gertatu zen, baina Katrinak sortu zituen galerak, hildakoak eta hondamendi natural honek utzi zigun irudiak, 3-garren mundukoak ziruditen.

Nueva Orleans-en bazekiten lehenago edo beranduago, hurakan batek bisitatuko zituela, ohikoak direlako ekaitz tropikal hauek Golko aldean, baina sortea izan zuten Katrina heldu arte, eta hurakan historiko honek erakutsi zion mundu osoari, herrialde boteretsuena hankaz gora utzi dezakela naturak, gauzak behar diren moduan ez badira egiten, edo hala eta guztiz ere....

Bideoa: Mike Theiss (ultimatechase.com)

sábado, 4 de julio de 2015

BEROALDIA

Irudi bakar batek, mila hitzek baino gehiago esaten du!
Azkenengo egunetan asko entzuten ari gara "beroaldia" hitza, eta ez da gutxirako, tenperatura oso altuak sufritzen ari garelako. Udan gaude eta beroa egitea normala da, baina beroaldia hitza erabiltzen da, normalean baino tenperatura altuagoak eta jarraian ematen direnean.

Azkenengo egunetan izan dugun beroa, Afrikatik etorri zaigu eta ematen du tendentzia hori horrela jarraituko duela hurrengo egunetan.

Baina Euskal Herrian beroaldi honek, beste leku askotan baino eragin txikiagoa izaten ari du. Askotan kexatu egiten gera hemen dugun eguraldiarengaitik, baina kasu honetan, ipar-mendebaldetik ohiko erreztasunez etortzen zaigun hodeiak eta freskotasuna, beroaldi hau hobeto eramaten laguntzen ari zaigu, tregua txikiak sortuz, gaur igandea daukagun modukoa, zeru lainotuak eta 25º.  Bihar beroa bueltan dator...

Kanpora begira, beroaldi honek sortzen ari dituen tenperaturak ez dira batere normalak leku askotan. Estatuan ohituta daude tenperatura altuak jasatzen,  baina ez da izango batere atsegina horrelako tenperatura altuak eta jarraian izatea. Eskertzekoa da oso iparrean bizitzea, onerako eta txarrerako.


Baina Europan gertatzen ari dena oraindik deigarriagoa da. Frantzia eta Alemanian adibidez, 40º-ko tenperaturak sufritzen ari dira, eta Polonian eta Suitzan, asteburu honetan alerta gorrian daude. Han ez daude ohituta horrelako tenperaturak izaten eta oso egoera larria izan daiteke pertsona batzuendako.

Goiko irudian ikusi daitekeen moduan, antizikloi erraldoi bat dugu gainean, Finlandiaraino luzatzen dena, Europako leku askotan, errekordeko tenperaturak sortuz.
Espero det 2003-an izan genuen egoera ez errepikatzea. Ikustear dago...

Amaitzeko, Europan zehar mugitzen ari den aire masa subtropikal hau, dagoen ezegonkortasunari batera, ekaitz bortitzak sortu ditzake, batez ere Alemaniako ipar-partean. 3-ko alerta mailan daude momentu honetan, ekaitz oso indartsuak, txingor handia, haize bortitzak eta tornadoak sor ditzakeen ekaitz zelulak sortzeko arrisku handia dagoelako. Argi ibili beharko dira alde horretan.
Irudia: ESTOFEX



Horrelakoak dituzte arratsalde honetan Werl aldetik (Alemanian)
Bideoa (Yusuf 2003)